Prentsa Aretoa

2021/05/19

Unibertsitate Ministerioak Europako Hezkuntza sistemen arteko mugikortasunak gaur egun dituen oztopoak kentzea onartu izana balioetsi du Euskal Taldeak

Kontrol bilkuran, Josune Gorospek esan du “albiste ona” dela Castells Ministroak epe laburrerako iragarri duen irtenbidea, Pirinioen bi aldeetan bizi diren ikasleek aukera berri hau baliatu ahal izango dutela nabarmenduz

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldeak balioetsi du Unibertsitate Ministeriotik jasotako erantzuna, ikasleek Europako hezkuntza-sistemen artean mugitzeko gaur egun dituzten oztopoak kentzearen inguruan.

Kontrol bilkuran, Josune Gorospek Castells Ministroari esan dio EAJ-PNV kezkatuta dagoela Batxilergoaren baliokideak diren ikasketetan Frantziako Estatuko curriculumean izandako aldaketa baten ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Erkidegoan ikasten jarraitu nahi duten Iparraldeko ikastetxeetako ikasleen nahia “zapuztu ahal duelako".

"Albiste ona eman diguzu", adierazi du diputatu jeltzaleak, Ministroari entzun ondoren epe laburrean egoera desblokeatuko dela eta epe luzerako konponbidea bideratuko dela. "Arazoa orokorra da; Europako hainbat eskualdetako unibertsitatera sartzeko politikak desberdinak dira, eta horrek zaildu egiten du ikasleen mugikortasuna; izan ere, gerta daiteke eskualde batean unibertsitate aurreko ikasketak egitea, baina aldatu nahi izatea eta beste eskualde batean egin nahi izatea", azaldu du. Hala, "Europako Hezkuntza Esparruaren eraketan lehenbailehen aurrera egiteko eta ikasle horien mugikortasunerako oztopoak kentzeko" eskatu dio Gorospek Manuel Castellsi.

“Gure asmoa da Estatuko eta Europako Batasuneko legeriak Euro erregioei buruzko arauak jasotzea, lankidetza egonkorrerako tresnak ahalbidetzeko, ekarpen positiboak eskain ditzaten eta askotariko harremanak eman daitezen, unibertsitatekoak, linguistikoak, sozialak, kulturalak, ekonomikoak, eta abar, mugikortasuna are zabalagoa izan dadin”, nabarmendu du.

Helburua da, Gorosperen esanetan “Pirinioen alde bietako ikasleriaren mugikortasuna errealitate bihurtzea, beharrizana delako eta eragileek hala eskatzen ari direlako. Albiste ona izan da eta betetzea baino ez dugu espero”, amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea