Prentsa Aretoa
2021/05/20
Euskal Taldeak salatu du Espainiako gobernuak alarma egoera ez luzatzeko erabakian “aldebakartasuna” “presa” eta “arduragabekeria” antzeman dituela
Alarma egoeraren ordez planteatu den Lege Dekretuaren bozketan abstentzioa bozkatu ondoren, jeltzaleek beren “harridura” erakutsi dute EH Bilduren “isiltasun zinikoagatik”, talde honek ez baitu Kongresuko eztabaidan parte hartu Euskadin gaur egungo pandemia Eusko Jaurlaritzari erasotzeko armatzat erabiltzen duen bitartean
Euskal Taldeak abstentzioa bozkatu du alarma egoera ordezkatzen duen Lege Dekretua baliozkotzeko bozketan. Eta egin du, Josune Gorospe diputatu jeltzaleak salatu bezala, Espainiako gobernuak alarma egoera ez luzatzeko erabakian “aldebakartasuna”, “presa” eta “arduragabekeria” antzeman daitezkeelako. Halaber, jeltzaleek beren “harridura” erakutsi dute EH Bilduren “isiltasun zinikoaren” aurrean, Dekretu polemiko honi buruz hitz egiteko ez baitu Kongresuan hitza hartu, Euskadin pandemia Eusko Jaurlaritzaren kontra egiteko armatzat etengabe erabiltzen duen bitartean.
“Zer presa zuen Gobernuak alarma egoera altxatzeko?”, galdetu du diputatu abertzaleak, eta jarraian txarretsi du Espainiako gobernuak “nik neuk eta nirekin” daraman politika. “Oin puntetan pasatu nahi dute alarma egoeraren amaierarekin”, gaineratu du. Zentzu horretan eta Gorospek negoziatzeko eta adosteko Euskal Taldearen borondatea eskaini duen arren COVID-19aren pandemia amaitutzat emateko “asko falta delako” , Espainiako Gobernuari eskatu dio "ez zaitezte babes eske etorri,gero", orain arte "gure talde parlamentarioa ezertarako kontuan hartu ez duzuelako”.
Hain zuzen ere, eta EAJ-PNVk eta Eusko Jaurlaritzak adierazi dutenaren ildo beretik, diputatu jeltzalea kritiko agertu da Espainiako gobernuak hartu duen erabakiaren kontra, zeinaren bidez Auzitegi Gorenari pandemia kontrolatzeko neurriei buruz erabakitzeko ahalmena eman baitio. “Egin behar zutena zen ordenamendu juridikoan proposamen arautzaileren bat jasotzea”, baieztatu du Gorospek, halako prozedura judizial batek gizartean eragiten duen “mesfidantza giroa” kritikatu ondoren.
Azkenik, Josune Gorospek gogora ekarri nahi izan ditu hainbat esparrutatik egiten ari diren esfortzuak COVID-19ari aurre egiteko, eta EAEn prebentzio goiztiarrarekin hitzeman den konpromisoa nabarmendu du, Estatuko batezbestekoarekin alderatuta, test gehiago egiten baitira. Dena dela, era berean tamaldu da azken datuen arabera espero zena baino bilakaera okerragoa eman dela, gaur bertan hainbat hedabidetan jaso den bezala.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10