Prentsa Aretoa

2021/09/14

Aitor Estebanek Espainiako gobernuari ohartarazi dionez GDSaren transferentzia blokeatu izanak "zailago egiten du akordioetara iristeko borondatea"

‘La Hora de La 1‘ saioan egin dioten elkarrizketan Kongresuko Euskal Taldeko bozeramailea LAGSaren igoeraren aldeko agertu da eta egoki jo ditu argindar faktura merkatzeko neurriak, “babes-energiak gasa izaten jarraitzen duen arren”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek publikoki nabarmendu du gaur EAJPNVren borondatea dela Espainiako gobernuarekin 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko “akordiora iristen saiatzea”. Aurreikusita dago aurrekontuen proiektua iraila amaieran edo urria hasieran aurkeztea, baina Estebanek ohartarazi nahi izan duenez Estatuko gobernuak “planteamendu horri erantzun beharko dio”, gaur egun “ataskatuta” dauden gaiak abian jarriz, besteak beste Gutxieneko Diru Sarreraren transferentzia (GDS).

Euskal Taldeko bozeramaileak ‘La Hora de la 1’ saioan egin dioten elkarrizketan aditzera eman duenez, Gutxieneko Diru Sarreraren transferentziak 2020ko urrian eginda egon behar zuen, adostutako terminoetan eta GDSren Legean ezarritakoarekin ados. Zentzu honetan, ohartarazpen argia egin nahi izan dio Sánchezen Exekutiboari: “Egin egin behar da eta zehaztu egin behar da, eta datozen egunotan izatea espero dut, bestela gure jarrera zailago egingo duelako, bai eta Gobernuarekin adosten saiatzeko borondatea ere”, baieztatu du.

Bart gauean Sánchez Presidenteak iragarritako neurriez galdetuta, gaur bertan Ministroen Kontseiluak onartuko dituena argindar faktura merkatzera begira, Estebanek nabarmendu duenez Gobernuak “presaz erantzun behar zuen eta ez zuen beste erremediorik”, “ereduaren erreformari ekin behar zaio” gaineratuz. Era berean azpimarratu duenez “gasari ez zaio behar bezala erreparatu, gaur egun babes-errekurtsoa gasa den arren”. Ildo beretik esan du Espainiako gobernuak har ditzakeen neurriez aparte Europak “eragile gisa jardun behar du nazioarte mailan gasaren prezioa egonkortzen saiatzeko”, iragarri duenez “oro har, argindarraren prezioa igoko duelako”.

Beste alde batetik, Euskal Taldeko bozeramailea Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoeraren alde agertu da, bere esanetan “lehiakortasuna soldaten mende jartzea `gaurko ogia eta biharko gosea´ baino ez delako”, ez igotzearekin belaunaldi berriei igorriko litzaieken mezua auzitan jartzeaz gain.

Amaitzeko, Esteban eszeptiko agertu da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aukeraketaren inguruan dagoen desadostasunari irtenbidea aurkitzeko egon daitekeen aukeraren inguruan. “Nik pauso bat ematen dut atzera, mele zantarra besterik ez da, ikuskizun lotsagarria batzuen eta besteen aldetik, bai eta Botere Judizialeko kideen aldetik ere”, ezarri du.

Gure Legebiltzar Taldea