Prentsa Aretoa

2021/09/17

Euskal Taldeak Ezkaba mendiko Gotorlekua desmilitarizatzea erreklamatu du eta ondoren Nafarroako Foru Gobernuari lagatzea

Jeltzaleek Legez Besteko Proposamena aurkeztu dute Kongresuan, Alfonso XII.aren Gotorlekua “ohore egiteko, eta oroimen- eta bake- toki bihurtzea” eskatuz

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren taldeak Legez Besteko Proposamena aurkeztu du Alfonso XII.aren Gotorlekuari “erabilera militarra“ kentzea erreklamatuz. Gotorleku hau Ezkaba mendian kokatuta dago, Nafarroako Foru Komunitatean. Defentsa Batzordeko bozeramaile jeltzale Joseba Agirretxeak baieztatu duenez Gotorlekua Nafarroako Foru Gobernuari itzultzea “justiziazkoa da, toki hori bihur dadin ohore egiteko toki, bai eta oroimen- eta bake- toki ere”.

EAJ-PNVren ekimenean jasotakoaren arabera “Alfonso XII.aren Gotorlekua, Errege Bardeekin, Otsaportilloko leizearekin, Berako harrobiekin, Iruñeko Zitadelarekin edo Monrealeko Teileriarekin batera da Nafarroako Foru Komunitatean, Guda Zibilaren oroimen historikoa osatzen duten sinboloetako bat”. Halaber, Agirretxeak gogora ekarri duenez, 1936ko Estatu Kolpeaz geroztik, Gotorlekua “espetxe beldurgarri” bihurtu zen, altxamendua eragin zutenek erabilitakoa. Bertan, “askatasunaren defendatzaileek” zigor-aldia igaro behar izan zuten “egoera penagarrian”.

Diputatu jeltzaleak era berean gogoratu du espetxe hartan gertatu zela, 1938ko maiatzaren 22an, historiako ihesaldirik nagusienetakoa. Espetxean zeuden 2.500 pertsonetatik 795 baino gehiagok ihes egitea lortu zuten. “Ihesaldia ehizaldi bihurtu zen, inguruko mendietan 200etik gora gorpu geratu ziren, militar frankistek, falangistek eta erreketeek kolpisten aginduz tiroz erail zituzten pertsonenak. Batzuek espetxera itzuli behar izan zuten eta zigor-aldi luzea bete behar izan zuten. Oso gutxik lortu zuten mugara iristea”.

Ekimen jeltzaleak era berean nabarmentzen du “Nafarroako erakundeak oroimen demokratikoaren defentsan egiten ari diren lana”, horietako bat da Ezkaba proiektua, NFKaren Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak abian jarri duena.“Proiektu honen barruan desobiratzeak egiten ari dira, gozpuzkiak identifikatzen eta senideei ematen, belaunaldi berriei gertakizunen berri ematen ‘Memoria duten eskolak´ proiektuaren bidez, eta Nafarroako herrietara eraman den erakusketa ibiltariaren bidez”, adierazten da Legez Besteko Proposamenaren zioen azalpenean.

Testuinguru honetan, Euskal Taldeak erreklamatzen du, Agirretxearen esanetan, Ezkaba mendiko Gotorlekua Nafarroako Foru Gobernuaren “eskuetara itzul dadila”, toki horretan “ohore emateko eta gorazarre egiteko askatasunaren defentsan bizia galdu zuten, erailak izan ziren pertsona guztiei”.

Legez besteko proposamena ondorengo estekan kontsulta daiteke:

https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/20204/proposicion-no-de-ley-monte-ezkaba

Gure Legebiltzar Taldea