Prentsa Aretoa

2022/05/26

Estebanek PSOEri egotzi dio “etengabeko trantsizio-olatuan” bizi den Estatuaren oinarrietan “erreforma sakonik” egin ez izana

Euskal Taldeko bozeramaileak uste du Sánchezek espioitza kasuen aferan esku hartu ez izanak ez duela lasaitasunik eragin “guztiz kontrakoa”, esan du; eta gogora ekarri dio orain iragarri dituen lege erreformak EAJ-PNVk aurkeztu zituela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaile jeltzaleak PSOEri deitoratu dio ez duela Estatuaren organoetan “erreforma sakonik egin” “etengabeko trantsizio-olatuan murgilduta jarraitzen baitu inoiz hondartzara iritsi gabe eta, gainera, Konstituzio aurreko posizioetara eraman nahi gaituen erresakaren mende jarrita”.

Diputatuen Kongresuan espioitza kasuak aztertzeko egin den agerraldian, Estebanek esan du Pegasus kasuak “inplikazio gehiago” dituela, “hasiera batean, gainazaletik antzeman ditzakegunak baino askoz gehiago”. Hala, ere Pedro Sánchezek emaniko azalpenak lasaitasuna eman beharrean “guztiz kontrakoa” ekarri dutela nabarmendu ondoren, Euskal Taldeko bozeramaileak baieztatu du ordezkari independentistei eginiko entzuketak “CNIk egin zituen azaldu ez diren inguruabarretan edo, bestela Segurtasun Kidegoen hurbilekoek egin dituzte”. “Susmoa zen Pino komisarioak Pegasus erabil lezakeela”, baieztatu du Estebanek. “Ziur esan dezakezu Gobernuaren bizkarretan ezer mugitzen ez dela?”, galdetu dio zuzenean Sánchezi, eta gogora ekarri du Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak Trantsizioan heredatu zirela “garbiketa egin gabe”.

Ildo beretik, eta egiteke geratzen diren erreformen adibide gisa, bozeramaile jeltzaleak “estatuburuaren bortxaezintasuna” aipatu du, “haren interpretazioa ez baitator bat mendebaldeko kanonarekin edo epailetzarekin, zeinak gero eta naturaltasun handiagoz hartzen baitu erabakitzaile politikoaren zeregina”. Estebanek deitoratu egin du Konstituzio Auzitegiak Konstituzioaren inguruan egiten duen “irakurketa mugatu,arin eta interesatua, akordio politikoak lortzeko interpretazio-marjinak txikituz”.

Estebanek, Estatuaren egiturari, bere erakundeen funtsari, demokratizazioari eta funtzionamenduari eragiten dieten legeei buruzko “jardunik ezaren” adibide bikain gisa, Sekretu Ofizialena aipatu du, zeinaren erreforma duela sei urte planteatu zuen Euskal Taldeak lehen aldiz, eta “Legegintzaldi honek bi urte daramatza, Kongresuko Mahaian hainbat alderdik blokeatua”, hauen artean PSOE dagoela. “Pozten naiz gaur egin duzun iragarpenaz. EAJk arrazoi zuen. Oraingoz, esperientzian oinarrituta, utz iezadazu San Tomasek egin zuena egiten”, adierazi du Estebanek, Sekretu Ofizialen Lege frankista eguneratzeko Informazio Sailkatuaren Lege Proiektu bat izapidetzeari buruz Sanchezek egindako iragarpenari erantzunez.

Era berean, Estebanek gogorarazi du Euskal Taldeak ere duela gutxi erreforma bat erregistratu zuela CNIren lege “zaharkitua” eguneratzeko eta bere jardueren kontrol politiko eta judiziala hobetzeko; “izan ere, egungo legediaren arabera, benetan larria da epaileak ez dakiela zer baimentzen duen”. Pegasus kasuan “zelula autonomo” gisa funtziona zezakeen CNI bat. “Ez dakit zerk sortzen didan kezkarik handiena: zuk ezagutzeak edo ez ezagutzeak (espioitza kasuak). Jakinez gero, arduragabekeria iruditzen zait akordio bat behar duten horiek zelatatzea. Ez bazekien, eta horixe da gaur esan duena, CNI zelula autonomoa izatea, politika bezalako gai delikatu batean helburuak aukeratu ahal izateko”, esan du.

Hori dela eta, Estebanek ikerketa “sakon” bat eskatu du CitizenLabek jakinarazitako espioitzekin gertatutakoa argitzeko, eta presidenteari eskatu dio kasuari “itxiera faltsua” ez emateko, ez liokeelako lagunduko ez sistema demokratikoa hobetzen, ez gobernuari, ez bizikidetzari. «Dokumentuak desklasifikatzea, Ikerketa Batzordea eta lege-erreformak», berretsi du Estebanek.

Azkenik, proportzionaltasun-printzipioaren defentsan, eta Europan Pegasus sistemari buruz ireki den eztabaida, haren inplikazioak eta irismena kontuan hartuta, Estebanek Sanchezi galdetu dio aginduko ote duen “Estatuko zerbitzuek Pegasus erabiltzea eragoztea, zer den eta nola erabiltzen den argitu arte”.

Gure Legebiltzar Taldea