Prentsa Aretoa
2022/06/09
Kalamu sendagarriaren erabilera, preskipzioa eta banaketa zabaltzea proposatu du Josune Gorospe Azpibatzordearen zirriborroan
Josune Gorospe diputatu jeltzaleak modifikazioak planteatu dizkio kalamu sendagarriaren azpibatzordeak hasiera batean eman duen gomendio-testuari, hauen artean kalamu sendagarria lehen arretako profesionalek ere agindu ahal izatea, min kronikoa duten pertsonentzat ematea eta ospitaleetako farmazietara ez mugatzea
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak aldarazpenak proposatu dizkio Kalamua sendabide gisa erabiltzea arautzeko esperientziak aztertzeko Azpibatzordeak Kongresuan hasiera batean aurkeztu zuen txostenari. Egin dituen proposamenen bidez jeltzaleek zabaldu nahi dute kalamu sendagarriaren preskripzioa eta banaketa, bai eta denbora-egutegi bat ezarri ere gai honi dagokion araudia garatzera begira.
Hain zuzen ere eta gehiengo batek aurkeztu duen zirriborroa gai honen inguruan “urrats erraldoia” ematea dakarrelako, ekimen “positiboa” jo duen arren Josune Gorospe diputatuak proposatu du kalamu sendagarria lehen arretako profesionalek ere eman ahal izatea tokian tokiko anbulatorio eta osasun zentroetan; halako prestakinak beste hartzaileei eman ahal izatea, Europako Batasuneko beste herrialdeetan onartu diren zerrendetan jasotzen direnak erreferentziatzat hartuta, besteak beste min neuropatiko eta onkologikoa; eta Erkidegoko farmazia-merkatutik jaso ahal izatea, eta ez bakarrik ospitaleetan, hasierako testuak jasotzen duen bezala .
Hain zuzen ere, hasiera bateko txostenean jasotzen den bezala, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia (AEMPS), sendagaien erregulazioaren oinarri gisa, giltzarria izango da kalamuaren prestakin horien erabilera terapeutikoa arautzeko, baina Euskal Taldeak garrantzitsutzat jotzen du 6 hilabeteko epea ezartzea, Kongresuan txostena onartzen denetik, produktu horiek farmazia-merkatuan eskuragarri egotea ahalbidetuko duen araudia egiteko. Gainera, jeltzaleek ezinbestekotzat jotzen dute kide anitzeko organo profesionalek, elkarte zientifikoek eta pazienteek prozesu osoan parte hartzea.
Testua “hobetzeko” proposamenak aurkeztuta, Josune Gorospe diputatuak espero du Ganberako taldeen artean “negoziaketara eta akordiorako” aukera ematea agiri bat onartzera begira “ahalik eta adostasunik handienarekin eta kalamu sendagarriaren erregulazioan aurrerapenen zain denbora gehiegi daramaten paziente askoren bizitza hobetzeko helburuarekin”.
GARRANTZITSUA: Ondorengo estekan jaso daiteke EAJ-PNVren Euskal Taldeak eregistratu duen agiria: https://congreso.eaj-pnv.eus/es/documentos/20479/propuesta-de-conclusiones-del-grupo-vasco-a-la-sub
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10