Prentsa Aretoa

2022/06/21

Kalamu sendagarriaren Azpibatzordearen txostena babestu du Euskal Taldeak txostenean hobekuntza eta zehaztapen garrantzitsuak jasotzea lortu ondoren

Josune Gorospe diputatu jeltzale eta gaur ondorioen agiria onetsi duen lantaldearen bultzatzaileak gaur baloratu du testua arautzeko eta, EAJ-PNVren ekarpenei esker, kalamutik eratorritako prestakinen preskripzioa, banaketa eta jarraibideak zabaldu ahal izateko denbora-muga bat ezarri eta atea ireki ahal izana

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak gaur babestu du kalamu sendagarria arautzeko esperientziak aztertzeko azpibatzordearen txostena, ondorioen agirian hobekuntza eta zehaztapen garrantzitsuak jasotzea lortu ondoren.

Josune Gorospek, Euskal Taldeko diputatu eta lantalde honen bultzatzaileak, bere asebetetzea adierazi du gaur bozkatu den testuaren inguruko gehiengoa lortu duelako. Testuak jasoko ditu EAJ-PNVk eginiko hainbat ekarpen.

“Azpibatzorde hau planteatu genuen helburu argi bat izanik: entzuketa prozesu bat zabaltzea, kalamu sendagarriaren arauketan aurrera egiteko bidera eramango gaituena, luzaroegi itxaron duten gaixoen bizimodua hobetu ahal izateko. Gaur esan dezakegu aurrerako urratsa eman dugula norabide onean, arauketa hori gero eta hurbilago egon dadin”, baieztatu du Gorospek.

Hain zuzen ere eta Euskal Taldeari esker, Kongresuak gaur babestu duen txostenak denbora-muga zehatz bat ezartzen du, sei hilabetekoa, onartutako ondorio eta gomendioak “araudian sartzeko eta bideragarriak izan daitezen”. Onartutakoarekin ados, Sendagarrien eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziak “behar besteko lanak egingo ditu”, helburu hori lortzeko eta “merkatu farmazeutikoan kalamuaren prestakin estandarizatuak izateko aukera emanez”.

Era berean, EAJ-PNVk kalamutik eratorritako sendagaien preskripzioa, banaketa eta jarraibideak zabaltzea lortu du, gehiengoak aurkeztutako txostenaren zirriborroan aurreikusten zen erabilera terapeutikorako. Orain, eta Euskal Taldearen ekarpenei esker, atea irekitzen zaio preskripzioa egin dezaten baimendutako jarraibideak betetzen dituzten arloetan eskumenak dituzten profesional espezialistek ez ezik osasun-sare osoak ere. Argibide horiek ere zabaldu egin dira EAJ-PNVk proposatuta, eta “kimioterapia eta endometriosiaren ondoriozko goragaleak eta gorakoak dituzten pazienteak” ere hartzaile gisa sartu dira.

Banaketari dagokionez, Euskal Taldeak lortu du txostenean komunitate-farmazien aipamena jasotzea, “aztertu beharreko alternatiba” izango baitira. Eta kanabinoideen erabilera sendagarriei buruzko gida klinikoak egiten parte hartzea lortu du “elkarte zientifiko eta profesionaletako eta elkargo profesionaletako adituek”.

Azkenik, EAJ-PNV pozik agertu da, txostenak egiten dituen gomendioen esparruan, kanabinoideetatik eratorritako prestakinekin egindako proiektu esperimentalen garapena baloratu duelako. Proiektu horiek eskuragarri daude jada EBko herrialdeetan, eta estatuko pazienteek ere eskuratu beharko lituzkete.

Gure Legebiltzar Taldea