Prentsa Aretoa

2022/09/14

EAJ-PNVri erantzunez, Espainiako gobernuak konfirmatu du konpresore berri baten alde egiten duela Irungo gas-hodiaren edukiera handitzeko

Kontrol bilkuran, Euskal Taldeko diputatu Idoia Sagastizabalek Ribera presidenteordeari eskatu dio energia-politikaren esparruan egiturazko neurriak hartzea eskaria erregulazioaren erdigunean jarriz eta banatutako sorkuntzaren benetako patroi baterako urratsa emanez

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Espainiako gobernuak kontrol bilkuran konfirmatu du gaur konpresore berri baten aldeko apustua egiten duela Irungo gas-hodiaren edukiera handitzeko eta hau bere errendimendu osora eramateko. Hala baieztatu du Teresa Ribera presidenteordeak Idoia Sagastizabalen galderari kontrol bilkuran eman dion erantzunean.

Bilkuran hitza hartu duenean, diputatu jeltzaleak Trantsizio Ekologikoko titularrari eskatu dio “azpiegitura guztiak optimizatzea eta eskuragarri dituen energia berde eta berriztagarriak integratzea, eskaria erregulazioaren erdigunean jarriz eta banatutako benetako sorkuntza-patroi batera igarotzeko, non bezero-kontsumitzailea ekoizle eta kontsumitzaile bihurtuko den, eta bere erabakiak hartu ahal izango dituen”.

Beste gaien artean, Sagastizabalek erreklamatu du “dauden interkonexio elektrikoak arintzea eta Irungo gas-hodiaren edukiera handitzea”, solidariotasunaren bidetik jardun ahal izateko eta efizientzia hobetzera begira.

Era berean eta Euskal Taldearen asmo eraikitzailearen ildo beretik, Sagastizabalek eskatu du “komunitate energetikoak” arautzea energia behar duten baina beren lurraldean baliabiderik ez dutenen eta baliabide hauek izanik esportatzaile bihur daitezkeenen arteko komunitateak sortzeko aukera emateko. Horretarako azpimarratu du “ziurgabetasunak saihestu behar direla eta behingoz konpondu behar dela
sarera konektatzeko puntuen gaitasunik eza”.

Eredu honek, banatutako sorkuntzarenak, industriaren lehiakortasunaren alde egin lezake diputatu jeltzalearen aburuz, eskaintzen dituen abantaila ugariengatik: energiaren kosteen optimizazioa, prezioen egonkortasuna, kohesio soziala eta energiarekiko autonomia handitzea. Hain zuzen ere, Sagastizabalek nabarmendu du eredu berbera trenbide sarean ere aplika litekeela, trenbide zabalgune handiak balia bailitezkeelako instalazio fotoboltaikoak ezartzeko edo sorkuntza lantegietan inbertitzeko.

Azken finean, Euskal Taldeko diputatuak hainbat “egiturazko neurri” zerrendatu ditu “epe ertainean abantaila ekar dezaketenak industriaren lehiakortasunerako eta hiritarrei ere prezio lehiakorrak eskaintzeko”.

Gure Legebiltzar Taldea