Prentsa Aretoa
2022/10/14
Euskal Taldeak aniztasuna aldarrikatzen du unibertsitate politiketan, bai eta Autonomia Erkidegoek zentroen kudeaketan duten erantzukizuna ere
Jeltzaleek 62 zuzenketa aurkeztu dizkiote Unibertsitate Sistemaren Legeari, lehenago planteatu dituzten zenbait eskakizun jada jasotzen dituen araua hobetzen jarraitzeko
Parlamentuko Euskal Taldeak 62 zuzenketa aurkeztu dizkio Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren Proiektuari, jeltzaleen arabera “unibertsitate politiken irizpide ezberdinei tokia ematen dien egungo errealitate anitza” berariaz jaso behar duen testuari hobekuntzak planteatzeko helburuarekin, Autonomia Erkidegoak izan daitezen beren esparruko unibertsitateak koordinatzeko arduradunak.
Hala, EAJ-PNVk zuzenketa multzo bat erregistratu du lege honek aurrera eraman dezan “Estatuko unibertsitateen oinarrizko araudia, sistema uniformizatzaile eta zentralistan” sartzeko asmorik gabe eta “ondoren autonomia erkidegoei beren errealitatearen araberako legeria garatzeko aukera emanez”. Horregatik eta borondate horren adierazle gisa Euskal taldeak proposatzen du Lege Proiektuaren titulua modifikatzea “Unibertsitateen Lege Organikoa” izena har dezan; halaber eskuduntzak babesteko ekimena aurkeztu da “unibertsitatearen autonomia ez ezik bere funtzionamendua babesteko, autonomia erkidegoek garatutako ereduetan oinarrituta” eta “ Autonomia Erkidegoen eskuduntza aitortuko duena, unibertsitateen koordinazioa aurrera eramateko”.
Aurrekoa kaltetu gabe, Euskal Taldeak uste du Espainiako exekutibaren testu legegile honek “aurrerapausoa suposatzen duela hainbat arlotan” eta begi onez hartu du aurkeztu dituen zenbait eskari Kongresuan izapide prozesuan dagoen Proiektuan jasota egotea. Hala, lege honek indartzen du Kalitatearen Ebaluaziorako Agentzia Autonomikoen zeregina; hizkuntza ofizial guztien beren beregiko aitortza aurreikusten du; unibertsitate publiko edo ez publiko guztiek Unibertsitateen Ekosistema osatzen dutela ezartzen du; irabaz asmorik ez duten unibertsitateen eta irabaz asmoa duten unibertsitateen arteko ezberdintasuna jasotzen du; unibertsitate pribatuen esparruan izaera sozialekoak egon daitezkeela aitortzen du, hauen barruan sozietate kooperatiboak; eta autonomia ematen die unibertsitateei beren ildo estrategiko propioak ezar ditzaten.
Dena dela, Euskal Taldeak uste du “izapide legegilean oraindik asko dagoela hobetzeko”, eta 62 zuzenketa hauek aurkeztu ditu askotariko helburuekin. Besteak bete Autonomia Erkidego bakoitzeko hizkuntza ofizialen sustapena jasotzea eta transmisio akademikorako hizkuntza gisa erabilia izan dadin; Estatuak bekak eta ikasteko laguntzak arautzeko duen ahalmen neurrigabea ezabatzea, Autonomia Erkidegoen ahalmena adieraziz, beren aurrekontuen kontura beka sistema propio eta autonomoa ezar eta arautu dezaten; euroerregioen errealitatea aintzat har dadila ikasleen ikasketak automatikoki eta gardentasunez aitortzeko mekanismoak ezarriz eta Unibertsitatera erraztasunez sar daitezen, Lurralde-erakundeen eta Agintarien arteko Mugaz haraindiko Lankidetzari buruzko Hitzarmen markoan adierazten den bezala.
Halaber, EAJ-PNVk nahi du argi geratzea Autonomia Erkidegoek bultzatutako ebaluazio agentziek autonomien lurralde esparrua gainditzen dutela; prestakuntza dualaren berariazko erreferentzia egitea; eskaintza akademiko malgua bermatzea nazioarte mailan lehiakorra izan dadin eta ECTS kredituen kopurua adieraziko duten gutxieneko oinarriak ezarriz, Europako Goi Mailako Irakaskuntzaren Europako estandarrak erreferentziatzat hartuz; unibertsitateek beren antolakuntza propioa egiteko duten gaitasuna bermatzea; eta bizitza osoko prestakuntza etengabea har dadila Unibertsitateak irakaskuntzan duen zeregin oinarrizkoa den aldetik, bai eta inolako unibertsitate titulu gaitzailerik ez duten pertsonentzat, etengabeko prestakuntzako tituluak eskuratzeko aukera izan dezaten eta lan esperientzia egiazta dezaten unibertsitateko prestakuntza akademikoaren maila profesional berberarekin.
GARRANTZITSUA: Ondorengo estekan ikus daitezke Euskal Taldeak Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren Proiektuari aurkeztu dizkion zuzenketak: https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/20575/enmiendas-al-articulado-al-proyecto-de-ley-organic
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10