Prentsa Aretoa

2022/11/30

Legardak Marlaskari eskatu dio Melillan gertatutakoari buruz daukan bertsioarekin tematuta “ez jarraitzeko”

Gaur egin den bilkuran, Euskal Taldeko diputatuak auzitan jarri ditu iragan ekainaren 24an mugan bertan bostehun inguru pertsona kanporatzeko erabili ziren prozedurak, eta “gertakarien larritasuna” azpimarratuz eskatu du gertatutakoa aztertzeko Ikerketa Batzordea eratzea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Mikel Legardak, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko diputatu eta Barne gaietarako bozeramaileak gaur baieztatu du iragan ostiralean Melillako mugako pasabidean ekainaren 24an gertatutakoaren inguruan ikusi ahal izan diren grabaketen arabera “agerikoa” da gutxienez 23 pertsonaren bizitzarekin amaitu zuen “abalantxa” mugaren alde bietan dauden gune operatiboak bereizten dituen tokian gertatu zela”, eta horregatik Grande Marlaska ministroari eskatu dio “gertatutakoaren bertsioarekin” tematzen jarraitzeari utz diezaiola espainiar lurraldean gertatu ez zela argudiatuz. “Pilaketak mugaren alde bietan gertatu baitziren”, nabarmendu du.

Kongresuan egin den osoko bilkuran, zeinetan Barne ministroak zoritxarreko gertakari haiek azaltzeko hitza hartzen duen, Euskal Taldeko diputatuak auzitan jarri ditu Espainiako agintariek bideratutako prozedurak mugan bertan 470 pertsona kanporatzeko. Era berean deitoratu du Barne sailaren grabaketetan “etenaldiak” daudela “momentu esanguratsuenetan”, eta berriz ere erreklamatu du Ikerketa Batzorde bat eratzea. “Gertakarien garrantzia eta larritasuna ikertzeko, Fiskaltzak berak azaldu bezala giza eskubideak kaltetzen direlako eta gizartearen aurrean gardentasunez jokatzeko derrigorra eta berriro gertatu ez dadila ziurtatzeko, dimentsio guztietan dituen ondorioak arintzeko edo mugako kanporaketek Ikerketa Batzorde bat eratzea erreklamatzen dutela ulertuz”, laburbildu du Legardak.

“Gertatutakoa saihesteko ezer egin zatekeen? Zaurituak artatzeko ezer egin zatekeen? Zergatik hil ziren? (…) Mugako segurtasun kamarak zergatik zeuden zerbitzuz kanpo? (…) Guardia Zibila zergatik ez da mugako postura sartzen 13:00ak arte?. Mugako kanporaketak zergatik ez dira mugako linean gertatzen? Marokok zergatik ez du informaziorik eman? (…) Espainiak uste al du mugako postutik metro batzuetara gertatzen denaren aurrean ezikusiarena egin dezakeela?”, dira Legardak ministroari egin dizkion 15 galderetako batzuk, erantzunik gabe geratu direnak.

Gure Legebiltzar Taldea