Prentsa Aretoa
2022/12/13
PSOEk eta Podemosek atzera bota dute Pegasus eskandaluaren ondoren Euskal Taldeak CNIren kontrolak hobetzeko egin duen proposamena
Osoko bilkurak ez du Aitor Estebanek defendatu duen proposamena onartu Espainiako gobernuko buruak berak iragan maiatzaren 26an parlamentuan legea aldarazteko konpromisoa hartu zuen arren
PSOEk eta Unidas Podemosek beren botoekin atzera bota dute Euskal Taldeak CNIren jardueren kontrol politiko eta juridikoa hobetzeko aurkeztu duen proposamena, Pegasus espioitza masiboko programaren eskandalua argitara atera ondoren planteatu zuena.
Talde teltzalearen proposamena, Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak defendatu duen aldarazpen bikoitza planteatzen duena, baztertua izan da Espainiako gobernuak iragan maiatzaren 26an parlamentuan aldarazpen hauek egingo zirela hitzeman zuen arren. ‘Gobernuak CNIren kontrol judiziala arautzen duen Lege Organikoa aldaraziko du Herriaren Defendatzaileak eginiko gomendioen arabera, kontrol bermeak indartzeko pertsonen eskubide individual eta politikoen errespeturik gorenena bermatzeaz gain” esan zuen orduan Pedro Sánchezek berak: hala ere eta Estebanen hitzetan “PSOEk eta Podemosek EAJ-PNVren ekimenak eskaintzen zien aukera galtzen utzi dute”, CNIa arautzen duten legeetan antzeman diren “gabeziak” konpontzea bilatzen baitzuen.
“Zalantzarik gabe CNIa eta inteligentzia zerbitzuak beharrezkoak dira Estatu batentzat, baina egiua da batzuetan lan desegokietarako erabiltzen direla, esate baterako aurreko Estatu buruaren jarrera irregularrak ezkutatzeko”, baieztatu du Estebanek.
Hala, eta Pegasus kasuaren “eskandaluari” erantzuna emanez eta zaharkitu jotzen dituelako, Euskal Taldeak Lege Proposamen bat aurkeztu zuen CNIa arautzen duten legeak eguneratzeko, bere jarduerak hobetzera begira alderdi politikotik zein judizialetik.
Aitor Estebanek azaldu duenez, “arlo judiziala da benetan eraginkorra izateko aukera gehien dituena”, eta proposatutako aldaketekin epaileek CNIk egiten dituen esku-hartzeetan erabilitako bitartekoen ezaugarri zehatzak ezagutzea nahi zen. Hain zuzen ere, bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du Pegasusekin gertatutakoaren ondoren agerian geratu zen ondorio nagusia dela “epaileak ez zituela ezagutzen erabilitako bitartekoak, ezta haien irismena ere”. Era berean, eta aurretiazko kontrolari dagokionez ere, jeltzaleen ekimenaren helburua zen hiru epailek osatutako kide anitzeko organo batek baimentzea CNIren esku-hartzeak, oinarrizko eskubideetan eragina dutenak eta aho batez egiten dutenak. Bestalde, aurkeztutako erreformarekin `expost kontrol´ bat ere proposatzen zen, “baimena amaituta, ikerketa horiek nola egin diren eta zer baliabide erabili diren eta CNI zuzenbidearen araberakoa izan den egiaztatu ahal izateko”.
Kontrol politikoari dagokionez, Euskal Taldeak proposatzen zuen, batetik, “lotura bat egotea CNI zuzentzeko izendatutako pertsonaren eta Jaurlaritzaren ordezkaritza gorena duenaren artean”. Hau da, pertsona hori Gobernuko presidenteak izendatzea. Eta, bestetik, “Ganberak Sekretu Ofizialen Batzordearen bidez egiten duen kontrol politikoa hobetzea”, bertan dauden diputatuek CNIk egiten dituen esku-hartzeetan erabilitako bitartekoak ere ezagutu ditzaten.
Aldaketa hauek, Inteligentzia Zentro Nazionala arautzen duen maiatzaren 6ko 11/2002 Legea eta Inteligentzia Zentro Nazionalaren aurretiko kontrol judiziala arautzen duen maiatzaren 6ko 2/2002 Lege Organikoa aldatzeko Euskal Taldeak aurkeztu duen Lege Proposamenean aurreikusitakoak, atzera bota dira PSOE, PP, VOX, Unidas Podemos eta Cs alderdiek aurkako botoa eman dutelako.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10