Prentsa Aretoa
2023/02/22
Estebanek Sanchezen aurrean agerian utzi du Eliseoak ez dituela betetzen Espainiaren eta Frantziaren arteko goi-bilerako akordioak: “Zertarako balio izan du?”
Kontrol-bilkuran, Euskal Taldeko bozeramaileak Bartzelonan jorratutakoa betetzea exijitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari: Ardatz Atlantikoko trenbide-konexioa, muga-pasaguneak irekitzea, Bizkaiko Golkoko konexio elektrikoa eta hidrogeno berdearentzako H2Med delakoa
Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak gaur Pedro Sanchezen aurrean adierazi duenez, Frantziako Gobernuak ez ditu betetzen joan den urtarrilean Bartzelonan Espainia eta Frantziaren artean egin zen goi-bilerako akordioak. Kontrol saioan, Estebanek Eliseoaren txosten bat erakutsi du, 2022ko abendukoa, orain argitaratutakoa, Txosten horren arabera Atlantikoko trenbide ardatzaren mugan lotzeko akordioaren betepena 12 urte atzeratuko da.
Bozeramaile jeltzaleak azaldutakoaren arabera, Espainiako Gobernuak Moncloaren ohar ofizial baten bidez iragarri zuen Frantziako Gobernuak onartu egin zuela trenbide azpiegitura 2030ean amaitzea. Hilabete eskasa igarota, Parisek data hori 2042ra atzeratu zuen, gobernuaren dokumentu ofizial batean agertzen denez.
“Nire zalantza da Bartzelonako goi bilera hartan benetan zer onartu zuten”, esan du Estebanek, Frantziako txostenean jasotako atzerapen horren baieztapena presidenteari entzun ondoren. “Muga-pasabideena da Goi Bileran jorratutako beste gai nagusietako bat, itxita daude oraindik, eta eragina dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Bizkaiko Golkoko konexio elektrikoa zalantzan dago frantsesek ez dutelako bere zatia bere gain hartu nahi, eta H2Med ere zalantzan dago. Zertarako balio izan du Goi-bilerak?", galdetu du Estebanek.
Testuinguru horretan, Estebanek Sanchez presidenteari eskatu dio hiru hilean behin Ministroen Kontseiluetan parte hartzen dutenean “ez dezatela adarra jo hara joaten direnean eta Bartzelonan esandakoa betetzeko esaten dutenean”. “Zeren, bestela, zertarako balio du maila horretako Itun bat edukitzeak, gauzak adostu direla esatea, gero aldeetako batek etengabe kontra egiten dionean?”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10