Prentsa Aretoa

2023/03/03

Aitor Esteban: “Espainiako gobernuak martxoaren 3ko Gasteizko gertakariak aitortu beharko lituzke eta biktimei erreparazio moral, politiko eta ekonomikoa bermatu”

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Euskal Taldeko bozeramaileak iragarri du galdera bi planteatu dituela idatziz, Gasteizko gertakarien 47. urteurrena bete delarik

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, gaur ziurtatu du Espainiako gobernuak martxoaren 3ko Gasteizko zoritxarreko gertakariak aitortu beharko lituzkeela, gaur 47. urteurrena betetzen dela, eta EAJ-PNVk Kongresuan bi galdera erregistratu dituela iragarri du.

“Aitortzeak esan nahiko luke aurrera egiteko urrats bat ematea, eta biktimentzat bermatu beharko litzateke erreparazio moral, politiko eta ekonomikoa”, esan du. Hori da, hain zuzen Madrilgo exekutiboari planteatu zaizkion galderetako batean gaur goizean Euskal Taldeak erregistratu duen idazkian jasotzen dena. Halaber, Euskal Taldeak jakin nahi du Espainiako gobernuak gertakari hauen inguruan daukan informazio guztia Arabako hiriburuan proiektu bidean dagoen Martxoaren 3ko Memorialari emango ote dion.

Espainiako gobernuak Martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioaren Patronatuan Espainiako gobernuan duen partaidetzaz galdetu diotenean, Estebanek EH Bilduri galdetu dio zer helburu zuen Estatuko Aurrekontu Orokorretan Memorial hau egiteko zuzenketa sartu zuenean. “EH Bilduk zuzenketa horrekin zer helburu bilatzen zuen, Espainiako gobernuari patronatu horretan parte hartzeko aukera ematea, edo?”.

Beste alde batetik, Estebanek “onartezin” jo du hedabide batek atera dituen informazioen arabera Nafarroako Gobernuko Kontseilari ohi María José Beaumonti Jorge Fernández Díazen Barne sailak ustez egin zion espioitza. “Ematen du pertsona batzuentzat halako praktikak justifikatuta daudela `pertsona susmagarriak ´ izateagatik edo “espainiar ontzat” jotzen ez dituztelako. Onartezina da, baina ez nau harritzen (gaur ezagutu den albistea”, esan du.

Amaitzeko, Estebanek Uliazpi Fundazioaren euskarazko hizkuntza eskakizunen inguruan ezagutu diren azken epaiez hitz egin du Estebanek. “Ez da bakarra, eta harrigarriena da euskararen legea ez dela aldatu eta konstituzionala dela. Ematen du batzuek Espainiako Konstituzioaren jurisprudentzia eta interpretazioa aldatzen ari direla, egungo akordio politikoak hautsiz. Nire ustez, hau oso larria da autogobernuarentzat ”.

Gure Legebiltzar Taldea