Prentsa Aretoa
2023/04/27
EAJ, Junts eta PDeCAT elkarrekin agertu dira Etxebizitza Legeak eskuduntzak inbaditzen dituela salatzeko
Miriam Nogueras eta Ferran Bel, hurrenez hurren Junts per Catalunya eta PDeCAT alderdietako bozeramaileekin eman duen prentsaurrekoan, Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak bere taldekoen ezezkoa konfirmatu du Kongresuan eztabaidatu den lege egitasmoaren bozketan. “Etxebizitza legearekin gure autogobernua jartzen da auzitan;ez ditugu ulertzen inolako argudio juridikorik gabe Estatuari babesa eman eta alfonbra gorria jartzen diotenak”
Aitor Esteban, Euskal Taldearen bozeramailea; Miriam Nogueras, Junts per Catalunyaren izenean , eta Ferran Bel, PDeCAT-en bozeramailea elkarrekin agertu dira gaur euskal eta kataluniar autogobernuak defendatzeko eta Etxebizitza Legeak autonomia erkidegoen eskumen esklusiboak inbaditzen dituela salatzeko. Horregatik konfirmatu dute arauaren bozketan ezezkoa bozkatuko zutela.
Etxebizitza Lege Egitasmo osoaren bozketa baino minutu batzuk lehenago, Aitor Estebanek kritikatu egin du “inolako argudio juridikorik gabe Estatuko gobernuari babesa ematen diotenak Autonomia Erkidegoenak diren eskuduntzetan alfonbra gorritik sar dadin”. Hain zuzen ere, bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri du EH Bilduk eta ERCk ez dutela, momentuz behintzat “inolako arrazoi juridikorik eman” “EAJ-PNV Junts eta PDeCATekin batera ematen ari den arrazoiak ezeztatzeko”. “Bitxia da talde horiek izatea bazter batean geratu direnak CUPek ere eskumenen inbasioa salatu duenean eta BNGk legearekiko distantzia markatu eta abstentzioa bozkatuko duelako”, azaldu du Estebanek.
“Sánchez presidenteak iragarri zuenenez”, esan du Estebanek, “Estatuarekin lerrokatu nahi dira eskuduntza dutenak”. “Lege honekin, argi eta garbi,auzitan jartzen ari dira autogobernua”, esan du. “Horregatik, EAJ-PNVk ezetza bozkatuko du lege honen bozketan”, argitu du.
Beste aldetik eta osokoan egin den eztabaidan, Hiriko Agenda gaietarako bozeramaile jeltzale Iñigo Barandiaranek aditzera eman duenez “Autonomia Estatutuaren 43 urteetan, Euskadiko Etxebizitza Legearekin eta Estatuko Etxebizitza legerik gabe, Euskadik etxebizitza politiketako erabakiak askatasun osoz hartu ahal izan ditu”. Hala, eta EAJ-PNV jabetzen delako hiritargoaren ardurarik nagusienetakoa etxebizitza dela, Barandiaranek ezagutzera eman ditu EAEk etxebizitza gaietan dituen eskuduntzak baliatuz garatu dituen politiketako batzuk. Ildo honetatik esan duenez “EAE da biztanleko alokatzeko etxebizitza gehien dituen erkidegoa” eta Babes Ofizialeko Etxebizitza publiko guztiei kalifikazio iraunkorra ezarri dien “bakarra” izan da; gogora ekarri du 300€ko diru laguntza ematen dela gazteen emantzipaziorako eta gaineratu du ia 35.000 familiak nolabaiteko laguntza jasotzen dutela alokairua ordaintzeko.
Zentzu honetan Barandiaranek esan du EAJ-PNVk “babes juridikoren bat” espero zuela “Autonomia Erkidegoen esku Estatuaren konpetentzia batzuk gera zitezen”. Azkenik eta EAJ-PNVk “etxebizitza politiken etorkizuna” erabaki nahi duela berretsi ondoren eta lege honek “politika horietan esku hartzen” duela eta “orain arteko garapen jarduerak murrizten“ dituela gogoratuz, ERC eta EH Bilduri deitoratu die “inoiz egin den eskumenen inbasiorik argiena” legitimatzea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10