Prentsa Aretoa
2024/01/17
Konstituzioa berriro zuzendu du Euskal Taldeak “beharrezkotzat” jotzen dituen “erreforma sakonak” planteatuz
EAJ-PNVk ondorengo zuzenketak planteatu dizkio Kongresuan izapidetzen ari den Konstituzioaren erreformari: itunpeko erabakitzeko eskubidea, erregearen bortxaezintasuna mugatzea, Indar Armatuen eginkizunak aldatzea, 155. artikulua ezabatzea eta Eskubide Historikoen berme instituzionalak hobetzea, zeinetarako., "Konstituzio Auzitegiaren Foru Sala" sortuko bailitzateke
Kongresuko Euskal Taldeak 11 zuzenketa aurkeztu dizkio berriro Konstituzioa Erreformatzeko Proiektuari, 2022aren amaieran Lege Nagusia aldatzen saiatu zen azken aldian bezala. Egun jorratzen ari den erreforma izapidera onartu zen atzo, eta bihar onartuko da behin betiko, irakurketa bakarrean eta presako izapidearen bidez. EAJ-PNVk 49. artikulua aldatzearen alde bozkatuko du, baina PPk eta PSOEk aldatzeko moduko beste artikulu batzuei buruz "soseguz" hitz egiten ez uztea kritikatu du. Hori dela eta, Euskal Taldeak berriro zuzendu du Konstituzioa, "beharrezkotzat" jotzen dituen "erreforma sakonak" eginez zeintzuei buruz Estatuko alderdi nagusiek "ez baitute eztabaidatu nahi”.
Erregistratu diren zuzenketen artean, Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea aitortzea proposatzen du Euskal Taldeak, 2. artikulua aldatuz eta xedapen gehigarri berri bat sartuz. Era berean, beste zuzenketa batean, eta Euskal Taldeak hainbat aldiz planteatutako aldarrikapenarekin bat etorriz, Espainiako Konstituzioaren 56. artikulua aldatzea planteatzen da, erregearen bortxaezintasuna mugatzeko.
“Euskal Herriaren eskubide historiko guztiak osorik betetzea, bere autogobernuaren adierazpen instituzional gisa, bere hiritargoaren erabaki eskubidearen bidez gauzatua, askatasunez eta demokratikoki ordezkatuta, eta egikaritze hau Estatuarekin itunduta”. Hauxe da Euskal Taldeak konstituzio-testuari proposatzen dion Xedapen Gehigarri berria “euskal errealitatea Estatuaren baitan artikulatzeko formula adeitsu eta iraunkor gisa”, bere justifikazioarekin ados. Argudio berberarekin “marko konstituzionala ezin delako adierazpen demokratikoa eta euskal gizarteak askatasunez adierazitako borondatea indargabetzeko muga juridikotzat hartu”, Euskal Taldeak 2. artikulua ere aldarazi nahi du “Estatua osatzen duten nazio eta erregioen autonomia eskubidea eta euren arteko elkartasuna aitortzeko eta bermatzeko”.
Bestetik eta Euskal Taldeak azken urteotan aurkeztu dituen ekimen ezberdinen ildo beretik EAJ-PNVk proposatzen du E.K.ren 56.3. artikulua aldaraztea Erregearen bortxaezintasuna mugatzeko eta zeregin instituzionaletara bideratuta, hau da, Koroaren ordezkaritza den aldetik egingo dituenetara.
Beste zuzenketa batean, Euskal Taldeak proposatzen du 155. artikulua ezabatzea “artikulu horretan bilatzen diren helburuetarako Konstituzioan erantzuna emateko aurreikusten diren mekanismoak nahikoak direlako”, bai eta 8. artikulua aldaraztea ere Indar Armatuen eginkizunei buruzkoak. Hala, “Indar Armatuei ordenamendu konstituzionala edo lurraldetasuna bermatzea ez dagokielako, demokrazian horiek biak justizia auzitegiek zaintzen dituztelako”, konstituzioaren testutik ezabatzen dira esandako eginkizunei buruzko erreferentziak.
Eskubide Historikoen berme instituzionala hobetzeko, bi zuzenketa aurkeztu dira beste horrenbeste Xedapen Gehigarri berri sortzeko, alde batetik “foru gaiak babesteko klausula” eta bestetik “Auzitegi Konstituzionalarren Foru Sala” eratzea aurreikusten dutenak, Eusko Legebiltzarraren legeen eta Herrialde Historikoetako Batzar Nagusiek beren eskuduntzen esparruan egingo dituzten legeen arteko gatazkak ebazteko. Halaber, Batzorde Arbitrala eratzea proposatzen da EAE eta Estatuaren artean, ematen ari diren gatazka guztiak ebazteko. Hala, eta indarrean dagoen “eskuduntzen banaketa” hobetzeko, zuzenketa bat erregistratu da esandako 149 artikulua, Estatuaren Lurralde Antolaketari buruzkoa.
Botere judizialari dagokionez, jeltzaleek proposatzen dute “botere judiziala moldatzea E.K.k proposatzen duen egitura deszentralizatuaren arabera, zeinetan dagoeneko botere betearazlea eta legegilea subsumitu baitira Autonomia Erkidegoetan duten translazioaren bidez”, eta horretara zuzendu dute 117. artikulua.
Azkenik, beste zuzenketa baten bidez bilatzen da “Estatuan diren gizatalde politiko ezberdinen benetako autonomia aitortzeko lurralde ereduaren garapen egokirako ematen den disfuntzionalitatearekin” amaitzea. Horretarako, E.Kren 161. artikuluan jasotzen diren lege autonomikoen etete automatikoa ezabatzen da, hauek Espainiako gobernuak A.K.ren aurrean aurkaratuak direnean.
KONTUAN HARTU BEHARREKOA: Ondorengo estekatik jaitsi daitezke Euskal Taldeak aurkeztutako zuzenketak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10