Prentsa Aretoa

2024/02/22

Ordezkaritza parekiderako Legearen helburuekin bat egiten du Euskal taldeak eta ahalegina egingo du proposatzen duen sistema “euskal ereduaren” antzekoa izan dadin

Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak azaldu du Euskadin indarrean dagoen hauteskunde sistemak ahalbidetzen duela emakume gehiago egotea Espainiako gobernuak egin duen proposamenean egiten den aurreikuspenarekin alderatuta, eta nabarmendu du berdintasunaren alde eman diren “aurrerapauso” guztietan parte hartu duela EAJ-PNVk

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldea bat dator Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza parekiderako lege organikoaren proiektuaren helburuekin. Hala adierazi du Joseba Agirretxea EAJren Berdintasun arloko bozeramaileak Kongresuko tribunatik. Gainera, Agirretxeak iragarri du alderdi jeltzaleak hobekuntzak proposatuko dituela Proiektuan proposatutako hauteskunde-sistemaren aldaketa "euskal ereduaren" antzekoa izan dadin; izan ere, eredu horrek aukera ematen du hauteskundeetan Espainiako Gobernuak egindako proposamenak baino emakume gehiago egon daitezen.

“Euskadin, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko legearekin, emakumeen portzentajea gaur egun %52koa da. Espainiako gobernuak proposatzen duen kremailerara igaroko bagina, portzentaje hau %50ra jaitsiko litzateke”, esan du Agirretxeak. Hain zuzen ere, Euskadiko legeak aurreikusten du zerrendak osatuko lituzketela emakumeek gutxienez %50eko portzentaje batean eta proportzio horri eutsiko zaiola  hautagaitzetan sei izeneko tarte bakoitzean. Beraz, zerrenda batean lehen hiru hautagaiak emakumeak izan daitezke. Gobernu zentralak proposatzen duen kremailera sistemarekin,ordea, gizon bat eta emakume bat tartekatzen ditu hautagaitza osoa osatu arte.

Edozein kasutan, Agirretxeak aldarrikatu du emakumeen presentzia “hautagaitzen burutzan” gero eta handiagoa izan beharra. Zentzu berean ekarri ditu gogora zentzu horretan Euskadin eman diren pausuak, Eider Mendoza eta Elixabete ahaldun nagusi izendatzearekin, Gipuzkoan eta Bizkaian hurrenez hurren. “EAJ-PNV beti egon da berdintasunerako eta emakumeen zein beste kolektiboen eskubideen defentsarako lehen lerroan”, esan du Agirretxeak.

Azkenik azaldu du Gobernuak aurkeztu duen araua “konforme geratzen dela“ erakundeetako arlo batzuetan “ordezkaritza orekatua” egotearekin, beste arlo batzuetan kremailera “exijitzen” duen bitartean. Azken finean Euskal taldeak zuzenketak aurkeztuko ditu “lege hau ona izan dadin”, bizitza politikoan eta ekonomikoan emakumeek ordezkaritza eraginkorra izatea aldarrikatzen duelako.

Gure Legebiltzar Taldea