Prentsa Aretoa

2024/03/05

Goi Mailako Arte Irakaskuntzen Legearen alde bozkatu du Euskal Taldeak, ikasketa horiek dagokien mailan jartzen dituelako

Joseba Agirretxeak adierazi du talde jeltzaleak arlo honetan egin duen lana bideratu duela ikastetxeen “autonomia” babestera eta hezkuntza alorrean Euskadiri dagokion eskuduntza errespetatua izan dadila

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldeak baiezkoa eman dio Goi-mailako arte-irakaskuntzak arautzen dituen eta gaur Kongresuko Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol batzordean eztabaidatu den Arte-irakaskuntza profesionalen antolamendua eta baliokidetasunak ezartzen dituen lege-proiektuari. Proiektuak ikasketa horiek "duintzea" du helburu, Goi Mailako Irakaskuntzaren esparruan sartzen baititu, unibertsitateko ikasketen maila berean jarriz. "Lege honek erantzuten dio sektore osoak aspalditik egin duen eskaerari", esan du Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak, zeinak azaldu baitu EAJ-PNVk esparru honetan egin duen lana bideratu dela ikastetxeen "autonomia zaintzera" eta hezkuntzaren arloko eskumen-esparrua errespetatzera.

Hitza hartzeko izan duen tartean, Agirretxeak azaldu du arauak “aldez aurreko lanketa” behar izan duela “eskudun diren hezkuntza agintariekin”, autonomia erkidegoekin, eta horrek “akordioak erraztu dituela”. Halaber, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du Lege hau aurreko legealdian landu zela eta azkenean ez zela onetsi “Kongresua desegin zen inguruabarrengatik”.

Arauaren testuari dagokionez, Agirretxeak adierazi du Legeak “zer hobetu” baduela eta espero duela “garapenak hobetzeko bidea ematea”. Hala ere, zentzu berean adierazi duenez “oso balorazio positiboa ematen zaio sektore publikoaren fundazioei emandako tratamenduari eta goi mailako inguru integratuak sortzeko aukerari ere”, arte-irakaskuntzen ikastetxeen eta unibertsitatean arteko lankidetza ahalbidetuko baitu “irakaskuntza hauentzat aukera ugari eskainiz”.

Hala, azken finean Euskal Taldea konforme agertu da egin den lanarekin eta Lege Proiektua hobetzeko jaso diren ekarpenekin. Proiektu hau Kongresuan onetsiko da datorren asteko osoko bilkuran.

Gure Legebiltzar Taldea