Prentsa Aretoa
2024/05/29
Sare elektrikoetan gehiago inbertitzea erreklamatu dio Aitor Estebanek Pedro Sánchezi enpresa industrialen itxiera eta Euskadin enpleguen galera saihesteko
Euskal Taldearen bozeramaileak gaur goizean kontrol bilkuran ziurtatu duenez “sare elektrikoa ez dago prestatuta eskatzen ari den potentzia hornitzeko” eta salatu du Gobernu zentrala ez dela “behar diren inbertsioak“ onartzen ari
“Euskadin dago Espainiako ekonomian industria osoak egiten duen osoaren %23. Sare elektrikoetan egin beharreko inbertsioari ez ekiteak dakar enpresak ixtea, deslokalizatze arriskua, zerga gutxiago biltzea eta, horri lotuta, lanpostuen galera”, ohartarazi dio Aitor Estebanek Pedro Sánchezi. “Behar diren” inbertsioak onartu ezean, Estebanek ziurtatu duenez “34.000 enplegu gal litezke” sektore industrialean Euskadin, “sare elektrikoa ez dagoelako prestatuta eskatzen ari den potentzia hornitzeko”.
Estebanek Gobernuari kontrola egiteko bilkuran adierazi duenez “gaur egun industria lerrokatuta dago, inbertitu nahi du eta egoera berrira moldatu nahi du”, baina “sistema elektrikoaren legea aldatzea planteatu behar da”. “ Ezin da esan argindarraren kosteak gora egingo duela, ezta gutxiago ere, eskaria askoz handiagoa izango delako, epe luzerako amortizazioek eta bidesariek behera egingo dutelako”, argudiatu du bozeramaile jeltzaleak.
Testuinguru berean, Estebanek Espainiako gobernuari ohartarazi dio Europako Funtsen erdiak ez direla erabiltzen ari eta Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratuaren barruan 2026rako aurreikusten den inbertsio eskasak atzeratu egin dituela 2030rako ezarri diren helburuen lorpena. “Planifikatzeko prozesua eguneratu behar da, ezin da eskema itxia izan. Prozesu bizia behar du izan, eta ez finkoa 2026 edo 2030 urtera arte”, esan du Estebanek.
Bozeramaile jeltzaleak Exekutiboari txarretsi dio “proiektu zehatzak onartzeko edo baztertzeko” irizpideak argi eta garbi azaldu ez izana. “Ehunka industriari ukatu diete eskaria eta kanpoan geratu dira eskatutako 6000tik gora megavatio”, esan du. Azkenik, Estebanek Sánchezi esan dio Euskal Taldea kezkatuta dagoela egoera honen aurrean, “Euskadin asko daukagulako jokoan”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10