Prentsa Aretoa
2024/07/23
Euskal Taldeak erakunde guztiei eskatu die migrazioen erronkari “erantzukizunez” eta ikuspegi “errealista” batetik heltzea, adingabeen “integritatea” zaintzeko asmoarekin
Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak gaur nabarmendu du Atzerritartasun Legea erreformatu beharra dagoela, Euskadik adingabeen harreran duen konpromisoa gogorarazi du. "Orain arte adingabe gutxien tutoretu dituztenak izan beharko lirateke beren erantzukizunaz jabetu beharko luketen lehenak”, adierazi du baita ere.
“Guretzat oso erreza litzateke hona etortzea eta asmo onez diskurtso sinple bat egitea, baina errealista izan behar dugu eta migrazioaren erronkari heldu behar diogu ertz guztiak eta gure muga guztiak aintzat hartuz, bai eta adingabeak direla kontuan hartuz eta gure derrigorra dela beren integritatea zaintzea, adingabeen interes gorena, hain zuzen, bizi proiektua egiteko aukera emanez”. Hitz hauekin deskribatu du Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak Espainiar estatuak migrazioarekin duen erronka, “erantzukizunetik” hartu behar dena “diskutso populistek, alderdi batekoak zein bestekoak izan, konponbiderik ematen ez dutelako, guztiz alderantziz, eta azkenean frustrazioa eta haserrea baino ez dutelako eragiten”. Hitza hartzeko izan duen tartean Vaquerok gogora ekarri duenez “Euskadik ez dio bere erantzukizunari uko egiten”. Hala ere, ildo beretik azaldu duenez “albora begiratzen geratuko ez diren Administraziorik egon ez dadin, arautu egin beharra dago, protokoloak ezarri eta Kontingentzia planak onartu, egungo errealitatera egokitutako migrazio politika izan behar da, etorkizunerako prestatua, ikuspegi integral batetik egina”.
Atzerritartasun Legearen erreformari dagokionez, zeina gaur Kongresuan eztabaidatu baita, diputatu jeltzaleak esan du “adabaki hutsa” baino ez dela: “Estatuko gobernua migrazioaren erronkari erantzukizunez heltzeko aukera galtzen ari da; ikuspegi integral eta diziplina anitzetik jorratu behar den desafioa da, ez baitie soilik adingabeei eragiten”. Ildo beretik ziurtatu duenez “orain arte erantzukizun gutxien bereganatu dituzten autonomia erkidegoak, hau da, orain arte adingabe gutxien tutoretu dituztenak izan beharko lirateke, beren erantzukizunaz jabetu beharko luketen lehenak, bestela, beti erronda ordaintzen dutenak nekatu egingo dira hain eskuzabalak izateaz".
Gaur eztabaidatu den erreformaren inguruan ere, Vaquerok hobekuntza batzuk proposatu ditu, hala nola migratzaileen adina, Estatuaren gobernuaren ardura den identifikazio espedientean jasotzen dena, ezin dudatuzkoa izan dadila autonomia erkidegoek tutoretza bereganatu aurretik. Halaber, diputatu jeltzaleak Euskal Taldearen proposamena azaldu du “zehapen-araubide bat, baita penala ere, inoren kargura ez dauden adingabeekin lotutako jarduketa jakin batzuei buruzko Esparru Protokoloa betetzen ez den kasuetarako, adingabe bat aurkitu, hartu edo jasotzen duen tokiko edo autonomia-erkidegoko edozein agintaritza, erakunde edo erakunderi jakinarazteko betebeharrari dagokionez. Era berean, adingabe horien zaintza eta tutoretza ez betetzeari buruzko zehapen-araubide bera, erreformak zehapen arin gisa jasotzen duena, guretzat nahikoa ez den zerbait”.
Vaquerok azaldu du beste neurri osagarri batzuk ere kontuan hartu beharko liratekeela Estatura adin-nagusitasuna beteta iristen direnak eta “tutoretza sistematik kanpo geratzen direnak, artatzeko , lanaren bidez erregularizatuta, esate baterako”. Diputatu jeltzaleak Gizarte Segurantzaren araudia aldatzea ere proposatu du, “hezkuntza-curriculumari lotutako derrigorrezko praktikak bizileku-eskubidea aitortuta ez duten pertsonek ere egin ahal izan ditzaten”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/10/30
Kongresua
2024/10/23
Kongresua
2024/10/16
Kongresua
2024/10/09
Kongresua
2024/09/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10