Prentsa Aretoa
2024/10/09
Estatuko Administrazio Orokorrean eta Justizian euskararen erabilera “errespetatzea eta bermatzea” exijitu dio Euskal Taldeak Espainiako gobernuari
Gobernu zentralari kontrola egiteko gaurko bilkuran, Joseba Agirretxeak Torres ministroari erreklamatu dio bete ditzala Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren ebaluazio txostenak jasotzen dituen gomendioak
Euskal Taldeak Espainiako gobernuari exijitu dio euskararen erabilera “bermatu eta errespeta” dezala, Estatuaren Administrazio Orokorraren edo Justizia sailaren ardurapean dauden esparruetan “euskal hiztunen hizkuntza eskubideak errespetatzen ez direlako”. Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak galdera bat planteatu dio Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresi gaur Exekutiboari kontrola egiteko egin den bilkuran, non Euskal Taldeak adierazi baitu “euskararen egoerak eta euskal hizkuntzari ematen zaion tratuak” eragiten dion kezka, eta Exekutibo zentralari erreklamatu dio behar besteko neurriak har ditzala berrikitan argitaratu den Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren ebaluazio txostenean jasotzen diren gomendioak betetzeko. Ministroak bere aldetik erantzun duenez ´horiek dira bete egingo ditugun zereginak” .
Bilkuran hitza hartzeko izan duen tartean, Agirretxeak adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoan Justiziaren esparruan kontratatuta dauden langileen hizkuntza-egoera "oso eskasa" dela Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunean jasotzen den guztia aintzat hartuz gero; izan ere, "epaileen % 7k eta fiskalen % 2,5ek baino ez dute beharrezko hizkuntza-maila egiaztatzen (C1), Estatuko Administrazio Orokorrean lan egiten duten funtzionarioen % 11k baino ez dakite euskaraz, eta soilik ehuneko txiki batek du euskararen ezagutza aurreratua". "Ezin da bermatu auzitegiek prozedura penalak, zibilak edo administrazio-gaiei buruzkoak euskaraz egitea", gaineratu du diputatu jeltzaleak.
“Zoritxarrez, gure eguneroko ogia da hori Estatuko Administrazio Orokorrarekin harremanetan egon behar dugunontzat: gaztelaniaz eta soilik gaztelaniaz”, deitoratu du Joseba Agirretxeak. “Administrazioari dagozkio hiritarren hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatzeko erantzukizuna eta betebeharra, eta ez ditu betetzen; horregatik gure erantzukizuna da eskubide horiek aldarrikatzea”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10