" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2004/09/17

JOSE RAMON BELOKI (EAJ): “ESPAINIAKO GOBERNUARI IRITSI ZAIO EUSKAL Yren GAINEAN ARGI JOKATZEKO, KONPROMISOAK HARTZEKO ETA GAUZAK EGITEN HASTEKO GARAIA”

br>EAJk Gipuzkoatik duen diputatuetako batek, José Ramón Belokik, adierazi duenez, EAJk deitoratu egin du "PSOEk, IUrekin batera, Euskal Yren gainean argi jokatzeko, konpromisoak hartzeko eta gauzak egiten hasteko helburua duen mozioarekin bat egin ez izana".

rss Ezagutzera eman

EAJk Gipuzkoatik duen diputatuetako batek, José Ramón Belokik, adierazi duenez, EAJk deitoratu egin du "PSOEk, IUrekin batera, Euskal Yren gainean argi jokatzeko, konpromisoak hartzeko eta gauzak egiten hasteko helburua duen mozioarekin bat egin ez izana".



Ordezkari nazionalistak deitoratu egin du, halaber, "Euskal Autonomia Erkidegotik PSOEren diputatuak direnek mozio horrekin bat ez egitea. Hamasei urte gehiegi dira, eta gauza gehiegi gertatu dira urte horietan, Euskadin Euskal Yaz hitz egiten hasi ginenetik. Eta hamasei urte denbora luzeegia da eta tartean gauza gehiegi izan dira Espainiako Gobernuak, arlo horretako arduraduna izanik, asmo-deklarazioekin guri entretenimendua jartzen jarrai dezan, borondatea eta plan berri hipotetikoak adieraziz, eta horren gaineko konpromisorik hartu eta horretarako aurrekonturik ezarri gabe.


“Edonola ere, talde politiko guztiek, haienak salbu, onartutako mozioak urrats batzuk ematera behartzen ditu eta espero dugu urrats horiek gauzatuko dituztela. Eta lehenbailehen egingo dutela ere espero dugu. Guk gure erantzukizunak betetzen jarraituko dugu eta konpromiso horiek betetzen ote diren zelatan egongo gara. Beraz, urte amaiera aurretik, Madrilgo Kongresura iritsi beharko litzateke, onartutako mozioak zehazten duen moduan, Sustapen Ministerioak eratutako programazio agiria eta bertan agertu beharko lirateke aurrekontu-konpromiso xehatuak eta Euskal Y proiektatu eta exekutatzeko faseak”.



Belokiren hitzetan "epe horretan, argitu beharko litzateke behingoz Sustapen Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren gaineko egoera, urte amaiera aurretik biek lankidetza Hitzarmena sina dezaten. Ea hala den. Hitzarmen horrek 2010. urtean azpiegitura martxan jarri ahal izateko bi instituzioek partekatutako borondatearen isla izan beharko luke, Estatu espainiarrak Europako Instituzioen aurrean hartutako konpromisoei jarraiki”.



Gainera, ordezkari jeltzaleak gogorarazi duenez, "1988. urtetik ari gara Euskal Yari buruz hizketan, eta gaur egun ez dago inolako langetik ezarrita. Gainera, Gobernu Zentralak esan beharko digu noizko aurreikusi duen lehenengoa jartzea (baita azkena ere) eta bere aurrekontuak, epeak eta konpromisoak zein diren ere argitu beharko digu. Hau da, hamasei urtetan luzamendutan ibili dira. Bada, hitzez eta zenbatekoez hitz egiteko garaia da".



“Espainiako Gobernuaren zenbait jarrerarekin eskarmentu handia dugu. Euskal Y bere eskumena dela esaten du, berea dela eta ezin duela beste inorena izan, baina ez da azpiegitura hori eraikitzen ari, eta historian zehar gertatu denez, auzitan ibiltzen da beste batzuek ere eraiki ez dezaten edo eraikuntza horretan lagun dezaten. Eskarmentua dugu, halaber, trenbide azpiegiturari dagokionez Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan jarduteko asmoa agertzen duten gobernuekin, garaia iritsita, beti ibiltzen baitira luzamendutan, eta gerorako uzten baitute lankidetza horri ekitea, sekula iristen ez diren garai eta egoera batzuetarako, alegia", azpimarratu du José Ramón Belokik.

Gure Legebiltzar Taldea