Berriak

Kongresua

2023/01/17

EAJ-PNVk kritikatu du Espainiako gobernuak aldebakartasunez jokatu duela Vitoria-Gasteizen errefuxiatuentzako harrera zentro bat sortzeko orduan

Iñigo Barandiaran diputatuak eta Nerea Ahedo senatariak Kongresuan eta Senatuan Gobernuari zuzendutako galdera sorta bat erregistratu dute “harrera eta babesa emateko euskal ereduarekin” bat ez datorren “makrozentroaren” eraikuntzari buruzkoak ezagutzeko

Kongresua

2022/12/27

Euskal Taldeak begi onez ikusi du Espainiako gobernuak bere eskakizunari erantzun izana eta, ondorioz, garraioaren %30eko diru-laguntzei eusteko erabakia hartu izana

Ministroen Kontseiluak neurri hau jaso du gaur bertan krisiari aurre egiteko onetsi den Dekretuan, EAJ-PNVk azken hilabeteotan eskatu duenari erantzunez. Hala, euskal erakundeek baliabide gehiago izango dituzte hiritarrei zerbitzurik onenak ematen jarraitzeko

Kongresua

2022/12/25

Aitor Estebanek Felipe VI.ari eskatu dio besteei eskatzen diena bere buruarentzat aplikatzea eta, bere bortxaezintasuna mugatuz, Estatuko Burutzaren gainbeheratzearekin amaitzen lagun dezala

Sabin Etxean eman duen prentsaurrekoan, bozeramaile jeltzaleak Estatuko buruari eskatu dio berak etengabe aipatzen duen `berrikuntza- eta moldatze izpirituarekin´ bat eginik “Espainiako Estatuan diren nazio- errealitateak” aitor ditzala

Kongresua

2022/12/22

Funtsen mekanismoak moldatzeko eta gauzatzen direla bermatzera begira EAJ-PNVk aurkeztu duen proposamena onartu da Kongresuan

Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak defendatutako mozioak Ganberaren gehiengoaren babesa eta PSOEren eta UPren abstentzioa jaso ditu. Mozio horrek eskatzen ditu “benetako kogobernantza”, “Adendaren eskualde-irizpideak” eta “izapideak eta epeak malgutzea”

Kongresua

2022/12/21

Euskal Taldeak zuzenketa aurkeztu dio Konstituzioari itunaren bidez erabakitzeko eskubidea jaso dezan eta Erregearen bortxaezintasuna mugatzeko

E.K.aren erreformari eginiko zuzenketetan, egun Kongresuan izapide prozesuan dagoena, EAJ-PNVk Indar Armatuen eginkizunak mugatzen ditu, 155. artikulua ezabatzen du eta Eskubide Historikoen berme instituzionalak hobetzen ditu, eta horretarako `Karen Foru Sala´ eratzea aurreikusten du

Kongresua

2022/12/21

EAEren eskuduntzak indartzea lortu du EAJ-PNVk unibertsitateen alorrean euroerregioen arteko mugaz gaindiko lankidetzari begira

Josune Gorospe diputatu jeltzaleak iragarri du EAJ-PNVk baiezko botoa emango diola Unibertsitateen Legeari, alderdi positiboen dekalogo bat gehitu ondoren, baina nabarmendu duenez “hori ez da gure unibertsitate-sistemaren legea”

Kongresua

2022/12/20

Aitor Estebanek baieztatu du AKren erabakiak ekarri duela “Ganberen bortxaezintasuna inbaditzea”

Kongresuan eman den prentsaurrekoan Euskal Taldeko bozeramaileak “zuzentarau politikei” egotzi die organo instituzionaletan eman diren azken gertakarien ardura, eta blokeatu izanaz esan du “erabat ulertezina eta onartezina” dela

Kongresua

2022/12/14

Euskal Taldeak egin duen eskariari erantzunez Gobernu zentralak garraioaren hobaria luzatzeko atea ireki du

Kontrol bilkuran, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Ogasun ministro andreari exijitu dio Estatuak egiten duen %30eko ekarpenari jarraipena ematea eta neurri luzatzeko eskakizunarekin lotu du Exekutiboak urte bukaeran krisiari aurre egiteko onartuko duen Dekretua.

Kongresua

2022/12/13

PSOEk eta Podemosek atzera bota dute Pegasus eskandaluaren ondoren Euskal Taldeak CNIren kontrolak hobetzeko egin duen proposamena

Osoko bilkurak ez du Aitor Estebanek defendatu duen proposamena onartu Espainiako gobernuko buruak berak iragan maiatzaren 26an parlamentuan legea aldarazteko konpromisoa hartu zuen arren

Kongresua

2022/12/12

Aitor Esteban bidegabeko erabiltze delituaz: “Egoki jotzen dugu 2015eko erreforma baino lehenagoko Zigor Kodera itzultzea"

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Euskal Taldeko bozeramailea PPren zigor politikatik aldetzearen aldeko agertu da eta “termino politikoetan elkarrizketaren bidera itzultzea” proposatu du arazo politikoak konpontzeko

Kongresua

2022/12/06

Aitor Esteban: “Ez da konbentzimendurik egon, ezta borondaterik ere, Euskadi eta Kataluniako nazio auziei aurre egiteko”

Aitor Esteban: “Ez da konbentzimendurik egon, ezta borondaterik ere, Euskadi eta Kataluniako nazio auziei aurre egiteko”

Kongresua

2022/12/01

Marlaska “kolokan” ikusi du Estebanek eta Melillako ezbeharrari buruzko Ikerketa Batzordea eratzea erreklamatu du

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako gobernuari eskatu dio garraio publikoaren hobariak luzatzea, eta Kongresuan ematen ari den giro nahasia deitoratu du

Gure Legebiltzar Taldea