Berriak

Kongresua

2018/05/23

Euzko Abertzaleak taldeak Aurrekontuak babestearekin bermatuko da pentsioak orokorrean igotzea eta Euskadira 540 milioiko inbertsioak ekartzea

EAJ-PNVk `baietza´ eman die 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei “erantzukizunez” jokatu nahi duelako, 155. artikulua epe laburrean indargabetuko dela jakinik eta hauteskundeak aurreratzea saihestea xede

Kongresua

2018/05/09

Euzko Abertzaleak taldeak Espainiako Gobernuari eskatu dio lehen mailako arazotzat jotzen duena konpontzea, Lagundu Gabeko Adingabe Atzerritarren egoera kezkagarria, alegia

Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministro andreari eskatu dio araudia eguneratzea eta eraginkorrago egitea, adingabeen oinarrizko eskubideak urratzen diren egoerak saihestera begira

Kongresua

2018/05/09

“Aukera joaten ez uztea” eta Europako patenteen sistema batuan sartzea eskatu dio Sagastizabalek Gobernuari

Diputatu jeltzaleak kontrol bilkuran ohartarazi duenez “jabego industrialerako marko egokia ezinbestekoa da produkzio eredua eraldatzeko prozesuan aurrera egin nahi bada”

Kongresua

2018/05/08

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak uste du “seriotasun osoz, kautelaz, profesionaltasunez eta arduraz” lagundutako suizidioa despenalizatzeko urratsa eman behar dela

Joseba Agirretxeak baieztatu duenez “bada garaia hiltzeko laguntza behar duenaren nahia eta beharrak, horretan parte hartzen duenarentzako berme juridikoekin uztartzeko legeria eztabaidatzeko eta egiteko”

Kongresua

2018/05/08

EAJren Euzko Abertzaleak taldeak 1978ko San Ferminetako “egun odoltsuan” gertatutakoa argitzea eskatu du

Mikel Legardak Gobernuak eta EAOk gertakari hauen inguruan dauzkaten agiriak desklasifikatzea eskatu du, biktimek merezi duten egia, justizia,memoria eta erreparazioa aldarrikatzeaz batera

Kongresua

2018/04/28

Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak 43 zuzenketa aurkeztu ditu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan askotariko azpiegiturak, inbertsioak eta hobekuntzak burutzeko

Pasaiako portuaren birgaikuntza, Forondan 24 orduko zerbitzua ezartzea, Getxo eta Bilbo artean txirringetarako erraia eraikitzea eta Tuterako alde zaharraren birgaikuntza dira jeltzaleek planteatu dituzten erreklamazioetako batzuk

Kongresua

2018/04/25

Kongresua

2018/04/12

Kongresua

2018/04/11

Joseba Agirretxeak Tejerina Ministro andreari eskatu dio Yesako urtegiko maldaren segurtasun koefizientea

Diputatu jeltzaleak baieztatu du Nafarroako erakundeen, Euzko Abertzaleak taldearen eta Nafarroako hiritarren kezka “justifikatuta” dagoela, eta Tejerinari eskatu dio Nazioarteko Adituen Taldearen ebaluazioa jaso arte itxarotea

Kongresua

2018/03/23

Aitor Esteban kritiko agertu da `proces´ eko epaileekin: “Beren ardurapean hartu dute Espainia erabaki politikoen bidez salbatzeko misioa”

Bizkaia Irratian egin dioten elkarrizketan, bozeramaile jeltzaleak baieztatu du EAJ-PNVk ez duela aurrekontuei buruzko inolako negoziaketarik irekiko, 155.a indarrean dagoen bitartean

Kongresua

2018/03/20

Kongresuak lehen urratsa eman du funtzioko Gobernu batek Gorteen kontrola saihesterik izan ez dezan

Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldearen Lege Proposamenak, gaur izapidera onartu denak, XI. Legealdian gertatutakoa ekiditea du helburu

Kongresua

2018/03/20

Euzko Abertzaleak taldeak formalki komunikatu du Hezkuntzarako Itunaren Azpibatzordetik irtetea erabaki duela

Joseba Agirretxeak azaldu duenez EAJ-PNVk erabaki hau hartu du “gure eskariek kontuan hartu gabe jarraitzen dutela eta benetako akordio batetara heltzerik izango ez dela ikusita”

Gure Legebiltzar Taldea