Prentsa Aretoa
2023/05/24
Euskal erakundeek etxebizitza politikak garatzeko duten gaitasuna aldarrikatu du Aitor Estebanek Trapagaranen
Euskal Taldeko bozeramaileak eta Ainhoa Santisteban hautagai jeltzaleak zenbakiak eta datuak eman dituzte argi eta garbi erakusteko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko udalerriek, EAJ-PNVren lidergopean, “oraina kudeatzen dutela gure herritarren etorkizuna bermatzeko”
Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak eta Ainhoa Santisteban Trapagarango alkategaiak euskal erakundeek etxebizitzaren arloan politika publikoak garatzeko duten gaitasuna aldarrikatu dute gaur. Estebanek eta Santistebanek Ezkerraldeko eta Meatzaldeko udalerriek, EAJ-PNV buru dutela, “etorkizuna bermatzera begira, herritarren beharrei erantzun serio eta landuak ematen dizkieten hirigintza proiektuak garatu dituztela” argi uzten duten “zenbakiak eta ekimenak” azaldu dituzte.
“EAJ-PNVn egiten duguna politika erreala da, eta ez iragarki edo aldarrikapen hutsak eskumenik ez dugun gaien inguruan” esan du Pedro Sánchezi erreferentzia eginez. Zentzu honetan Estebanek auzitan jarri du onartu berri den Etxebizitza Legeak merkatuan eragin lezakeen ustezko efektua, eta berretsi duenez “EH Bilduk alfonbra gorria jarri dio Estatuari, barruraino sar dadin”. “Sánchez Kanpaina honetan argi uzten ari da gure autogobernuak bost ardura diola. Bilduri beste horrenbeste. Udal politikak udaletatik bertatik erabaki daitezen, aukera politika argia da: EAJ-PNV” ziurtatu du Estebanek.
Hain zuzen ere, hautagai jeltzaleak datuak eman ditu EAJ-PNV gazteez eta beren arazo eta zailtasunez arduratzen eta kezkatzen dela erakusteko, eta etxebizitza da beren ardurarik nagusienetakoa. Horregatik, Santistebanek azaldu duenez Trapagarango Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker “hurrengo urteotan amaituko da San Gabriel auzoaren hirigintza-garapena, babes ofizialeko 420 etxebizitza eraikiz, Galindoko auzoaren egoera ere konpontzen lagunduko duelarik”.
Trapagaranek ere,EAJ-PNV buru duten Ezkerraldeko eta Meatzaldeko gainerako udalerriekin batera, etxebizitza publikoen kopurua handitu du azken lau urteotan. Esate baterako, Ortuellan, babes ofizialeko 86 etxebizitza entregatu eta beste 90 esleitu dira; Sestaon, 163 etxebizitza jabetzan eta alokairuan, eta 180 gehiago eraikitzen ari dira. Abanto-Zierbenan gazteentzako 28 zuzkidura-apartamentu eta alokairuko ia 40 BOE proiektatu dira. Barakaldon, babes ofizialeko etxebizitzak ditu Sefanitron (144), Serraltan (300), Arrontegin (104), Ansion (48), Desertu-Urbanen (108) eta etorkizunean 550 Burtzeñan. Eta Santurtzin, zuzkidurazko 58 etxebizitzarekin eta alokairuko 32 etxebizitzarekin San Juanen.
“Igandean gure herrien etorkizuna dugu jokoan, eta Euzko Alderdi Jeltzaleak benetako programa bat du, gure herrikideen ongizaterako ekarpenetan eta beren beharretan oinarritua; ilusioa eragiten duen programa bat, proiektu garrantzitsuekin, pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratua, inor atzean utzi gabe”, laburbildu du Ainhoa Santistebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10